Lerrokatzea

Dagon badakigu ibilgailuaren gurpilak ondo lerrokatuta egon behar dutela. Gurpil bakoitzaren angelua ondo zehaztu eta elkarren artean eta dituzten ardatzen artean erabat paraleloan egon behar dutela. Pneumatikoek oztoporen baten kontra ustekabeko kolperen bat jasotzeagatik edo tokatzen zaienean aldatzeagatik, beharrezkoa da tailerrera eramatea zuzen-zuzen berriz egokitzera.
Gurpilak zuzen ez lerrokatzeak gidari eta bidaiarien segurtasunerako izugarrizko arriskua dakar: behar den baino erregai gehiago gastatzea, errepidean itsaspena galtzea eta ongi ez biratzeagatik ez dira berdin-berdin gastatzen.
Dagon, makineria zehatza eta doi-doia daukagu, gure langileei lan hau errazteko, pneumatikoen lerrokatzea arina baina erabat eraginkorra izan dadin. Ondorioz, ibilgailu egonkorra izango duzu, gidatzean edozein maniobra eginda ere ongi erantzungo dizuna.