Zer eskaintzen dugu

Dagon azken teknologia aurreratuenak dituen hornikuntza zabala dugu, mekanika tailer desberdin baten kontzeptua eskaintzeko. Tailerrak 540 m2ko eremu zabala du, argitsua eta estetikoki zaindua.

Bertako langileak mekanikari espezialistak dira, lan esperientzia handiarekin. Halaber, langileen formakuntzari garrantzi handia ematen diogu, bezeroei sor dakizkiekeen arazo guztiei erantzun egokia eman diezaioten.

Zaharberritze zerbitzua eta karrozeriaren margotzea eskaintzen dugu; mota guztietako mekanika eta ibilgailuaren elektrizitate orokorra, merkatuan dauden makina aurreratuenekin egindako diagnosia, direkzioaren eta pneumatikoen lerrokatzea, aire girotua konpontzea, pneumatikoak konpondu eta ordezkatzea...

Gainera, auto klasikoak eta lehiaketako autoak zaharberritzen ditugu, eta rallyetako ekipoak eta beste motatako jardunaldiak prestatzen.

Dagoko langileok motorraren munduaren zale amorratuak gara, eta hori gure zerbitzuan ispilatzen da.