Enpresen ibilgailuak

Enpresen eta taldeen ibilgailuentzat aldizkako mantenu zerbitzu osoa zure eskura jartzen dugu. Makineria modernoa daukagu, langile adituak eta beharrezko guztia duen lantokia. Bertan ibilgailuak prest uzteko beharrezko lana egiten dugu, beti ere autoen erabilera baldintza onenak bermatzeko.

Dagon, aldez aurretik ibilgailu bakoitzari egiten diogu azterketa, zenbat urte eta kilometro dituen kontuan hartuz, eta zenbat kilometro egiten dituen normalean kontuan hartzen dugu mantenu lanak zenbatean behin egin behar ditugun zehazteko, ibilgailuaren eguneroko lan eskakizunak betez.

Une oro, ibilgailu bakoitzaren kontrola izango dugu eta berrikustea noiz egin behar zaion esango dizugu, baita gure langileek atzeman lezaketen balizko arazoen berri eman ere.