Mantenuak
Dagon, esperientzia handia dugu gidatzen eta lehiaketetarako eskakizun maila handiko autoak prestatzen eta konpontzen. Horregatik, rallyetarako edo lehiaketetarako zure ibilgailuaren mantenu zerbitzua egiteko gai gara. Maila altuko adituek garatutako jarraipen teknikoa eskaintzen dizugu: azken lehiaketan izan zenezakeen edozein arazo ahantzaraziko dizun prest jartzea eta hurrengo jardunaldirako segurtasuna emango dizun hainbat test ibilgailuari.
Aldiro, guztia prest egon dadin behar diren doitzeak egiten dizkiegu ibilgailuei. Halaber, piezen bizi-iraupen kontrola egiten diegu, balizko matxurak aurreikusteko, lehiaketatik kanpo utz ez gaitzan.
Zure ibilgailuaren mantenu zerbitzua Dagoren eskutan utziz, konfiantza handiagoz gidatuko duzu, gehiago fidatuko baitzara harengan.