Nor gara
Hernanin gaude eta edozein ibilgailutarako mekanika zerbitzu osoa eskaintzen dugu. Puntako teknologia duen hornikuntza zabala dugu eta esperientzia handiko langileak, edozein matxura konpontzeko gai, marka edozein delarik ere.
Halaber, motorraren lehiaketaren munduan duen esperientzia dela eta, Dago erabat beharrezkoa da ibilgailu hauek konpontzeko, zaharberritzeko eta prestatzeko. Gainera, ezagutza handia du motorraren lehiaketaren munduarekin lotura duten jardunaldiak prestatzen.
Dago osatzen duten lantaldeko buru Jon Davoz eta Vicky Gorriz dira. Birpasa dezagun beren esperientzia: Jon 20 urterekin hasi zen mekanikari lanetan, bai tailerretan bai etxe ofizialetan, Renault kasu. Vicky ere erabat loturik ibili da Renault kontzesionarioan lanean. 2010ean Kataluniara aldatu ziren, eta bertan auto lasterketa ugari antolatu zituzten: Renault Clio Cup, Espainiako Iraupen lehiaketa, Classis & Legend series eta abar. Lasterketa munduarekiko lotura honi esker eta Rallyrako pasioari esker, jende ezagunekin izan dute harremana: Nani Roma, Albert Llovera, Laia Sanz, Jorge Lorenzo, besteak beste.
Gainera, Jonek Pep Bassasen BMW M3 autoa eta Francesc Gutierrezen BMW M3 autoa (aurretik Xabier Rierarena) zaharberritzeko aukera izan zuen. Hauetaz gain, Ford Escort MKII zenbait zaharberritu ditu, Rallyrako autoak prestatu ditu (Ford Focus, adibidez) eta hauen mantenu lanak egin; baita beste zenbaitenak ere (Mitsubishi Evo IX kasu, honekin 2014ko Euskadiko Rallysprint txapelketan parte hartu zuten).
Jose Maria Ponce gidariaren BMW 325ix autoa ere zaharberritu dute, auto honekin irabazi zuen 1991eko Espainiako Rally Txapelketa.
Dagok bere ezagutza guztiak eskaintzen dizkizu, motorra pasioz bizi duten egiazko langileekin, bestelako mekanika-lantegi batean.