Aurre-IAT

Ibilgailu orori, aldiro, enpresa akreditatu batek azterketa tekniko beharrezkoa egin behar dio. Eta honek ibilgailuak bidean ibiltzeko baldintza guztiak betetzen dituen txostena egiten du.

Dagon, aurre-IAT azterketak egiten ditugu, ibilgailuaren osagai aktibo zein pasibo guztiak egiaztatuz: egonkortasuna, balazta sistema, argiak eta keinukariak, segurtasun-uhalak, pneumatikoak eta haien marrazkiaren sakontasuna, atzerako ispiluak, haizetako garbigailuak, zarata nibela... egoera onean daudela egiaztatzen dugu. Hala, azterketa ofizialera joatean, proba berme guztiekin gainditzeko.

Aurre-IAT azterketa hau beharrezkoa da bai kalean ibiltzeko gai dela ziurtatuko duen azterketa ofiziala gainditzeko, bai bidaiarien eta gainerako ibilgailuen segurtasuna bermatzen duela ziurtatzeko.

Ibilgailuak isurtzen dituen gasak neurtzeko makinak ditugu, hauxe bera egiten dute azterketa ofizialean.

Zure erosotasunerako, IAT bera ere guk egiteko aukera eskaintzen dugu, aurretiaz hitzordua eskatu eta zure ordez joaten gara.