Zaharberritzea

Lehiaketetarako ibilgailuak zein klasikoak zaharberritzen ditugu, azken xehetasuneraino. Gure tailerrean zure ibilgailua nahi duzun bezala uzteko bitartekoak dauzkagu. Karrozeriak indartzeko lanak egiten ditugu, tutu-trapezioak, autoblokanteak, lehiaketarako motorrak prestatzen ditugu, ibilgailuaren txasisa prest jartzen dugu gurpil eta erorketetarako, direkzioa zuzen lerrokatzen dugu eta nahi duzun guztia egiten dugu zure ibilgailua xehetasun osoz prestatzeko.

Rallyen munduan eta lehiaketetarako ibilgailuen zaharberritzean esperientzia handiko langile adituak dauzkagu. Besteak beste, rallyrako Ford Escort MKII, Ford Focus edota goi lehiaketetarako BMW M3 zenbait prestatu dituzte haien lan-bizitzan zehar.