Diagnosia

Zure ibilgailuan edozein matxura aurkitzeko gai gara. Horretarako, diagnosirako azken teknologia aurreratuenak ditugu, edozein delarik ere zure ibilgailuaren marka. Dagon dugun azpiegiturak ibilgailuak izan lezakeen arazoen txosten zehatza ematen digu, autoaren sistema elektroniko guztiak (ordenagailuak, atzemaileak, zentralitak, sentsoreak, gainerako erosotasun eta segurtasun elementuak) behar duten bezala ibil daitezen.
Edozein markarako balio duen gure diagnosi-ereduak edozein autoren ordenagailuarekin harremanetan jartzen uzten digu, horrela ez duzu dagokion kontzesionariora joan beharrik izango. Diagnosi erreminta hau ez da gai autoaren balizko arazoak irakurtzeko bakarrik, ordenagailu orokorrari ibilgailua ongi ibiltzeko parametro zuzenak adierazteko, birkonfiguratzeko eta egokitzeko ere gai da.
Dagon egiten dugun lan eskerga hau dena, teknologian eginiko inbertsio handiari esker, gure lantalde profesionalari esker bakarrik da posible, txostenaren datu guztiak interpretatu eta kasuan-kasuan erantzun egokia emateko gai baita.