Sorrera

Dago gara, beste tailer arruntetatik desberdina, eskaintzen ditugun zerbitzu zabalengatik eta estetika zainduagatik. 500 m² baino gehiagoko eremuan mekanika zerbitzu integrala edukiko duzu. Bertan, lehen mailako tratu profesionala izango duzu, esperientzia handiko langileak baikara.

Ibilgailuak eduki lezakeen edozein matxura erraz diagnostikatzen duen puntako makineria teknologikoa dugu Dagon. Honek, gure bezeroen erosotasunerako, konponketa lanak izugarri arintzen ditu.

Ibilgailuaren ohiko mekanikaz haratago, bai lehiaketetako ibilgailuen bai klasikoen konponketan eta zaharberritze prozesuan adituak gara. Dagon, lehiaketa-motorraren munduan esperientzia zabala dugu: rally ugarietan kotxeak gidatuz, pilotu ospetsuen ibilgailuak zaharberrituz, lasterketetako ekipoak antolatuz, eta nazioarte mailan ibilgailu jardunaldiak prestatuz.

Gure bezeroen asebetetze maila aitzat hartzen dugu, eta horretarako zerbitzu bereziak eskaintzen: ibilgailuaren kanpoko garbiketa (konponketa bukatu ondoren) edota ordezko ibilgailua behar duten bezeroentzat.